XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Aita nuen gizon bat tatxarik gabea,
haren seme hau baino aunitzez hobea.

Bera hanbat bertute garbiren jabea,
nola ote dagokit zerutikan beha?.

Zerurat igaitean, gure aita zenak
berekin joan zituen dohain gehienak.

Eni eskastu zauzkit kasik heiek denak,
kantua ta fedea ditut aitarenak.

Aita, bakarrik utzi ninduzun munduan,
ez denbora luzeko, guzien buruan.

Behaka has zaitezke zure inguruan,
enetzat jar lekurik badenetz zeruan.

Nik ere mundu hits hau utzi behaut laster,
orai zeruari so ez naiteke asper.

Aita, ez nau utziko Jaunak hortik bazter,
zuk eni helarazi fedeari esker.